ZINEMA

Film onenaren Goya saria jasotzeko proposatu dute 'Loreak'

Musika onenaren saria eskuratzeko ere proposatu dute.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 'Loreak' filmaren zuzendariak. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko urtarrilaren 7a
13:47
Entzun

El Niño, La isla mínima, Relatos salvajes eta Magical Girl filmekin lehiatuko da Loreak, Espainiako Zinema Akademiak ematen dituen Goya sarietan film onenarena eskuratzeko.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filmak 11 aste daramatza jada zinema aretoetan, eta 50.000 ikuslek baino gehiagok ikusi dute. Urrezko Maskorra irabazteko lehiatu zen Zinemaldian, eta nazioarteko beste hainbat jaialditan proiektatu dute.

Egindako lanarekin kontent azaldu zen Garaño BERRIAk eginiko elkarrizketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.