Filmografia

2011ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
'Trainspotting' (1996). Irvine Welshen eleberrian oinarritutako filma. Geroan itxaropenik ez duen Edinburgoko gazte talde bat da filmaren protagonista. Drogekiko gazte horiek duten mendekotasunaren ikuspuntutik kontatzen du istorioa zuzendariak. Ewan McGregor aritu zen protagonistaren rolean.

'The Beach' (2000). Esperientzia berriak bizitzeko, Thailandiara joango da Richard gazte amerikarra (Leonardo DiCaprio). Bidaiari talde bat gordetzen den irlara iritsiko da, eta talde-bizitza eredu horren onurak eta kalteak ezagutuko ditu.

'28 Days After' (2002). Zientzia fikziozko filma. Erresuma Batuko biztanleengan birus bat zabalduko da, eta kutsatutakoek errabia kontrolaezina jasango dute. Indarkeriazko giro horretan esnatzen da koma egoeran zegoen protagonista, eta bizirik irautea izango du helburu.

'Slumdog Millionaire' (2008). Gizon bat dirua lortzeko telebistako lehiaketa batera aurkeztuko da Indian, eta Poliziak tranpa egin duela pentsatuko du. Oroitzapenen bidez bere bizitzako pasarteak azalduko ditu protagonistak. Boyleren gehien sarituriko lana orain arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.