Bertso txapelketa nagusia

Finalaurrekoen lehen fasea aztergai 'Txapelpekoak' saioan

Ikusgai dago laugarren atala.

2017ko azaroaren 15a
20:54
Entzun

[youtube]https://youtu.be/Aj8agPqsiyo[/youtube]

Amaitu da Bertso Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen fasea, eta hark emandakoa aztertu dute, besteak beste, Txapelpekoak saioaren laugarren atalean. Durangon (Bizkaia) izan zen igandean lehen itzuli horretako azken saioa, eta hari buruz aritu dira Miren Garate eta Oihana Elduaien kazetariak. Lehen buelta horrek eman duenaz eta bigarrenak eman dezakeenaz analisia egin du, berriz, Gorka Azkaratek.

Miren Amurizak eta Aitor Mendizulek zortziko txikian egindako bertsoaldian oinarritu dira Txakur Gorria taldeko kideak Belarriekin ikusia atala egiteko. Esketxean, berriz, doinuen inguruan aritu dira zarauztarrak. Eta elkarrizketa, Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariarekin.

Bideoa: Amuriza eta Mendiluze, zortziko txikian. (Bertsoa.eus).

[youtube]https://youtu.be/lXFC2WmWS6s[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.