FINALISTAK

2015eko martxoaren 28a
00:00
Entzun

Julio Soto

Jaioterria: Gorriti, 1987. urtea.

Finalak: Zazpigarren finala izango du.

Bitanjantzi du txapela (2010 eta 2011).

«Bertso onak kantatzeko gogoz nago. Niretzat, txapelketa berezia izan da, eta ez dut aparteko helbururik; oholtzan gustura sentitzea, batik bat. Ez diot askorik begiratzen txapelari»

Xabier Terreros

Jaioterria: Lesaka, 1981. urtea.

Finalak: Laugarren finala izango du.

«Faborito garbi bat dago, baina buruz buruko bigarrena edonor izan daiteke. Gerta daiteke hor sartzea, baina lasai asko gerta daiteke ere zortzigarren geratzea. Helburu gisa jendeak arratsalde ederra pasatzea hartzen badugu, denok gozatuko dugu, bai haiek eta bai guk»

Eneko Lazkoz

Jaioterria: Etxarri-Aranatz, 1983. urtea.

Finalak: Laugarren finala izango du.

«Gozatu nahi dut, eta, nire maila onenean banabil agian egon daiteke sariren bat erortzeko arriskua. Baina izan dadila horren ondorio, eta ez aurretik jarritako helburua»

Aimar Karrika

Jaioterria: Auritz, 1988. urtea.

Finalak: Bigarren finala izango du.

«Finalean egotea bada nahiko saria; opari bat da hemen kantatzea. Hortik aurrera, ez diot ezeri aterik itxiko. Gozatu nahi dut, eta ahal den urrunen iritsi»

Ander Fuentes 'Itturri'

Jaioterria: Zubieta, 1979. urtea.

Finalak: Bigarren finala izango du.

«2009an finalean sartu nintzenean ez nintzen oso kontziente. Orain, gaia aditu eta saiatzen naiz bidea pixka bat argiago ikusten. Kontzienteagoa naiz, baina, egia esan, ez dakit zer den hobe»

Eneko Fernandez

Jaioterria: Lesaka, 1977. urtea.

Finalak: Bigarren finala izango du.

«Duela bi urte finalean sartzea ezustekoa izan zen, eta banuen erronka txiki bat, kasualitatea izan ez zela azaltzeko. Oraingoa, beraz, nolabaiteko konfirmazioa da, eta indartzen du orain arte egindako ibilbidea»

Oskar Estanga

Jaioterria: Gaintza, 1978. urtea.

Finalak: Seigarrena izango du.

«Ohorea da hainbestetan finalean egon izana. Uste dut urtero badudala zer eskainia, eta jendeak estimatzen nauela. Hori baldin bada finaletako klasikoa izatea, pozik nago klasiko izanda»

Julen Zelaieta

Jaioterria: Bera, 1980. urtea.

Finala: Bederatzigarren finala izango du.

2008koan txapela jantzi zuen.

«Aurrekoan kristoren sustoa hartu nuen bederatzigarren finala izango zela ikusita. Eta ikusita azken urteetan finalean sartzea ze zail dagoen, ez litzateke arraroa azkena ere izatea. Beraz, azken finala balitz bezala gozatzen ahaleginduko naiz»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.