Flor Romero idazle eta kazetari kolonbiar oparoa zendu da
LITERATURA. Bere herrialdetik kanpo nahiko ezezaguna zen arren, Kolonbiako idazlerik entzutetsuenetakoa izan zen Flor Romero, eta ia 60 liburu idatzi zituen bere ibilbide luzean. Atzo hil zen Bogotan 84 urterekin. Literaturan nabarmendu zen, baina, hori baino lehen, kazetaria izan zen, eta Mujer aldizkaria sortu eta zuzendu zuen. Aldizkari horren orrietatik emakumeak gizartean leku nabarmena hartu behar zuela defenditu zuen. Horretaz gain, Uneda, Amerikako Idazleen Batasuna sortu zuen taldeko parte izan zen. Romeroren obra ingelesera eta frantsesera dago itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu