Foster Iruñeko Arkitektura eta Gizartea kongresuan izango da
Hilaren 2otik 22ra egingo da, eta Moneok, Sizak eta Souto de Mourak ere parte hartuko dute, esaterako
Arkitektura eta Gizartea kongresuaren bigarren aldia egingo da hilaren 20tik 22ra, Iruñeko Baluarte jauregian. Eta, horretan, goi mailako arkitektoek parte hartuko dute. Inaugurazio ekitaldian, esaterako, Norman Foster mintzatuko da. Eta kongresuaren azken egunean, berriz, Pritzker saria irabazi duten beste hiru arkitektok, Rafael Moneok, Alvaro Sizak eta Eduardo Souto de Mourak, solasaldi bat edukiko dute bildutakoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu