Frank Gehryren Parisko proiektua geldiarazi dute epaileek

Eraikinak 46 metroko altura izango luke, eta Boulogneko Basoa parkean eraikitzeko garaiegia dela diote

Agentziak
Paris
2011ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Frank Gehry arkitektoak Parisko Boulogneko Basoa parke erraldoiaren erdirako diseinatutako eraikina altxatzeko asmoa bertan behera uzteko agindua eman dute epaileek, egitasmoaren arabera eraikina parkeko arbolarik altuena baino askoz garaiago izango dela argudiatuta. «12.000 metro koadro eta 46 metroko garaiera duen eraikin bat ezarri nahi digute, arbolak baino 20 metro garaiagoa», esan du François Douadyk, parkearen defentsarako erakunde bateko lehendakari.

LMVH taldearen enkarguz diseinatu du Gehryk eraikina, barruan arte garaikideko zentroa har dezan. Talde horrek Louis Vuitton, Loewe, Givenchy, Moet Chandon eta beste hainbat enpresa handi batzen ditu, eta taldearen ordezkariak oso haserre agertu dira epaileen erabakiaren berri jakindakoan. Bernard Arnault LMVH taldeko buruak adierazi du ez duela amore emango eta ez duela eraikina beste leku batera eramateko inolako asmorik.

Frank Gehryk Jean Nouvelen eta beste hainbat arkitekto ezagunen babesa jaso du epaileek hartutako erabakiaren aurkako jarreran, eta Parisko Udalak ere ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.