Frankismoan erbesteraturiko zinemagileen lanak azaleratu ditu Zinebik

Joan Castanyer, Jose Maria Berzosa, Adolfo Arrieta, Joaquin Lledo eta Fernando Arrabalen filmak erakusten ari da

Agentziak
Bilbo
2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Frankismoan Frantzian erbesteraturiko zinemagileen lan «ia guztiz argitaragabeak» erakutsiko ditu Zinebi jaialdiak aste honetan. Joan Castanyer, Jose Maria Berzosa, Adolfo Arrieta, Joaquin Lledo eta Fernando Arrabalen filmek osatzen du atzo hasitako zikloa; horien artean, ¡Arriba España! (1976), Andorra (1945), Le jouet criminal (1969), Les intrigues et Sylvia Couski (1974), Le sujet ou le secrétaire aux mille et un tiroirs (1974), Sang et or (1978) etaViva la muerte (1970).

Luis Enrique Pares zinema historialari eta Espainiarrak Parisen. Espainiako erbestea Frantzian filmatua (1945-1978) zikloaren antolatzailearen hitzetan, «oso ausartak, esperimentalak eta apurtzaileak» dira film horiek. Frantziak eskaintzen zuen askatasuna baliatu zuten zuzendariok zinema independenteari heltzeko. Haren arabera, «espainiartasunaren ideia» presente dago film guztietan; baina, hala ere, «Espainiako historiarekin eta zinemarekin konpromiso sakona erakutsi arren, zuzendariok guztiz ezezagunak dira Espainian», Paresek adierazi zuenez.

Frankismoaren garaian Frantzian zinema egitea «bizi-esperientzia bat» izan zela azaldu zuen Joaquin Lledok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.