Urrezko Maskorraz gain, gidoi onenaren saria ere jaso du Ozonek. Espainiako Gobernua kritikatu du kultur arloan egindako murriketengatik.
Zuzendari onearen Zilarrezko Maskorra Fernando Truebak jaso du El artista y la modelo filma zuzentzen egindako lanagatik. Zinema artea dela aldarrikatu du Truebak eta "gora zinema librea" esanez agurtu da.
Epaimahaiaren Sari Berezia Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves-entzat izan da.
Emakumezko aktore onenaren zilarrezko maskorra ex-aequo banatu dute Katie Coseni (Foxfire) eta Macarena Garciaren artean (Blancanieaes), eta gizonezko aktore onenarena Jose Sacristanentzat izan da Javier Rebolloren El muerto y ser feliz filman egindako lanarengatik. Bigarrenez eskuratu du Zilarrezko Maskorra Sacristanek.
Epaimahaiaren Argizkigintza onenaren saria Touraj Aslanirentzat izan da, Bahman Ghobadiren Fasle kargadan filmarengatik eta Epaimahaiaren aipamen berezia Ziad Doueiriren The Attack-entzat.