Frantzia okupatutik Mexikorako bidean galdu ziren irudiak

2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Alemaniarrek 1939an Paris okupatu zutenean galdu ziren Maleta mexikarra erakusketako argazkiak. Robert Capak alde egin behar izan zuen handik, eta Tchiki Weiss argazkilariari eman zizkion Gerda Tarok, David Seymour Chim-ek eta Capak berak Espainiako gerran hartutako irudien negatiboak, kartoizko hiru kutxatan sartuta. Weissek Paristik Bordelerainoko bidea bizikletaz egin zuen, negatibokutxak motxilan, Mexikora bidaltzeko asmoz. Arriskutsua zen Espainiako errepublikaren aldeko argazkiekin bidaiatzea, okupatutako lurraldeetan atxilotu baitzezaketen. Beldurra zela eta, Weissek ez zuen gogoratzen kutxa nori eman zion gordetzeko. Argazkiak desagerturik egon ziren, 1995a arte; Mexikon agertu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.