Frantziako Iraultza gogora ekarriz hasi da aurtengo Berlinale

Diane Krugerrek Maria Antonieta erreginaren rola egin du Benoit Jacquoten 'Les adieux à la reine' filmean

Agentziak
Berlin
2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Iraultzei begira jarri da aurtengo Berlinale zinema jaialdia. Frantziako Iraultzaren garaian oinarritutako film batek hasiera eman dio Berlingo jaialdiari, eta Dieter Kosslik Berlinaleko zuzendariaren esanetan, iraultza guztiek lekua izango dute emanaldietan. Frantziako herritarrek Bastilla hartu ondoren, galduta sentitzen den eta Versailleseko jauregitik ihes egiteko ahalmenik ez duen Maria Antonieta erreginaren azken uneak irudikatu ditu Benoit Jacquot zuzendariak Les adieux à la reine filmean. Diane Kruger aktore alemaniarrak bete du erreginaren rola: «Nire Maria Antonieta ez da hotza eta ikaragarria, erabat galduta dagoen emakumea baizik».

Versailles pixkanaka erortzen doan heinean, hasieran apetatsua eta tuntuna den erregina gaztea aristokrata histeriko bilakatuko da, bere burua salbatzeko dontzeila bat erregina jantziekin mozorrotu arte. Jacquoten arabera, gaur egun ere gerta daitezke antzeko iraultzak: «Garaiezinak zirela uste zuten aristokrata despotek eragin zuten herritaren jazarraldia. Gaur egun, Europan gainbehera sozial larriak daude, eta edozein momentutan egin dezakete eztanda».

Iraultza garaikideak hizpide

Jaialdian orotara 400 film izango dira ikusgai. Besteak beste, epaileen mahaian izango dira Asghar Farhadi zuzendari irandarra eta Boualem Sansal idazle aljeriarra. Sansalen iritziz, Ekialde Hurbilean azken urtean izandako iraultzei tartea emango diete jaialdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.