Hollywoodeko zinema mutuko azken ordezkarietako bat zen Frederica Sagor Maas, eta 111 urte zituela hil zen, herenegun, La Mesan, Kaliforniako San Diego konderrian (AEBak).
Zinema mutuaren garaiko emakumezko gidoigile gutxietako bat izan zen Sagor Maas. Besteak beste, honako film hauetako gidoiak egin zituen: The Plastic Age (1925), Dance Madness (1926), Hula (1927) eta Red Hair (1928), non Clara Bow zen protagonista;His Secretary (1925), hor Norma Shearer zen aktore nagusia, eta Flesh and the Devil (1926),Greta Garborekin. Hollywooden lan egiteari utzi zion 50eko hamarkadan, FBI-k ikertu egin baitzuen komunista zela egotzita.
Frederica Sagor Maas hil da, Hollywoodeko zinema mutuko gidoigilea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu