Zinema

Frederik Wiseman ez da izango Zinebi jaialdian

Zinemagile estatubatuarra ospitaleratu egin dute, osasun arazoak direla eta. Ohorezko Mikeldi saria jaso behar zuen bihar.

Frederik Wiseman, irailean, Veneziako zinemaldian. CLAUDIO ONORATI / EFE
mikel lizarralde
2023ko azaroaren 9a
16:04
Entzun

Frederik Wiseman dokumentalgile estatubatuarrak Bilboko Zinebi zinema dokumentalaren eta film laburren zinemaldiko protagonista nagusietakoa izan behar zuen bihar, jaialdiaren lehen egunean. Izan ere, egindako ibilbidea aitortzeko, Ohorezko Mikeldi saria eman behar zion Zinebik. Gaur antolatzaileek jakinarazi dutenez, ordea, Wiseman ez da etorriko Bilbora, osasun arazo batzuk tarteko Bostongo (AEB) erietxe batean ospitaleratu behar izan baitute. Nolanahi ere, saria igorriko diotela jakinarazi dute.

Wiseman (Boston, 1930) AEBetako dokumentalgintzaren aitzindari eta ordezkari garrantzitsuenetakoa da, eta haren azkeneko lanen artean daude National Gallery (2014) eta Ex-libris (2017) film laudatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.