Fredi Paia onena izan da Mungian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
Iñaki Iturriotz sailkatu da bigarren, hirugarren kanporaketan; Sopelan jokatuko da, gaur, laugarrena
Fredi Paiak irabazi zuen, atzo Mungian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa. Garaileak 443,5 puntu batu zituen. Haren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Iñaki Iturriotz (393,5), Ander Elortegi (377), Malen Amenabar (370,5), Txaber Ormazabal (352) eta Peru Vidal (345). Laugarren kanporaketa jokatuko da gaur Sopelan, 17:30etan hasita, eta, horretan, Ekaitz Larrazabal, Gari Sarriugarte, Gorka Lazkano, Igor Elortza, Joseba Artza eta Nerea Ibarzabal lehiatuko dira. Bosgarren eta azken kanporaketa Zornotzan egingo da azaroaren 4an. Iratxe Ibarrak eta Ibon Ajuriak irabazi zituzten lehen biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu