Musika. Pinpilinpussie
'Fuerza 3'
Diskoetxea: Aloud Music.
Anek eta Raquelek osatzen duten Pinpilinpussies bikoteak lehen lan luzea argitaratu zuen martxoan, disko zuzen eta zorrotza bezain erakargarria. Indie eta rock doinuetatik garage eta punkeraino doaz bederatzi abestiak, eta Gregory Peck, Noventas eta Balada #2 jaialdi handietan entzuteko moduko melodia itsaskorragoak badituzte ere, A.M.O eta Fiera moduko abestietan euren alde basatiena azaleratzen dute, txoko txiki eta ilun batean oihuka abesteko moduko doinuekin. Taldekide biak norabide berean joan arren, bakoitzak bere estilotik jotzen eta abesten du, eta elkarren osagarri dira. Proposamen interesgarria da emaitza, hau hasiera besterik ez dela aldarrikatzen duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu