artea

Gabriel Ramos Urangaren bi mihise Bilboko Arte Eder Museoaren esku

Gaurtik aurrera erakusgai daude Bilboko Arte Ederretako pinakoteka batean Gabriel Ramos Urangaren lanak. Pintorearen heriotzaren bederatzigarren urtemuga dela eta, Gabriel Ramos Urangaren lan marduletik, 150 olio eta tinta pinturetatik, 15 litografietatik eta 77 grabatuetatik, lan batzuk jarri dituzte jendeaurrean. Guztietan lanik esanguratsuena ordea, Bilboko Arte Ederretako Museoak gaur jaso dituen Gabriel Ramos Urangaren bi mihiseak dira.

2004ko abuztuaren 9a
18:26
Entzun
Bizkaiko Foru diputatua, Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura Sailburua, Javier Viar Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendaria eta Gabriel Ramos Urangaren familiko hainbat kide izan dira gaur pintorearen bi mihiseen aurkezpenean.

Bi mihise horiek, Bilboko Arte Eder Museoak jaso ditu gaur eta pintore eta grabatzaile bilbotarraren beste lan batzuekin batera, erakusgai jarri ditu museoak Gabriel Ramos Urangaren heriotzaren bederatzigarren urtemugarekin bat etorriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.