Gaitzerdi, Max sarietako hautagaien artean
ANTZERKIA. Gaitzerdi konpainiaren Decir lluvia y que llueva (jatorrizko bertsioan Euria esan eta euria erortzea) da ikus-entzunezkoen arloko Espainiako Max sarietan ezusteko ikuskizun onenaren saria irabazteko 14 hautagaietako bat. Maiatzaren 9an banatuko dira sariak. Euskaraz idatzitako antzerki lan onenaren sarirako hautagaiak Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturbe (Aitarekin bidaian) eta Jon Urraza (Bestela ondo, ezta?) dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu