Kultura

Galiziako kultura izango da aurten Durangoko Azokaren gonbidatua

Azokaren 46. edizioa abenduaren 4tik 8ra egingo da.

2011ko urriaren 3a
16:18
Entzun

Durangokok Disko eta Liburu Azokako 46. aldia abian da, eta Gerediaga elkarteak gaur jakinarazi duenez, Galiziako kultura izango da aurten gonbidatu nagusia. Azoka abenduaren 4tik 8ra egingo da, eta Gerediaga eta Culturgal elkarte galiziarraren elkarlanari esker, euskal sortzaileek eta galiziarrek batera parte hartuko dute. Horretarako, Galiziako Xuntak sustatzen duen Agadic Galiziako kultur industria agentziaren laguntza izan da.

Culturgal Elkarteak Galiziako kultur industriari eskaintzen dion azoka antolatzen du urtero, eta aurten abenduaren 2tik 4ra egingo dute Pontevedran. Informazio gehiago: www.culturgal.com webgunean.

Aurtengo kartela ere aurkeztu dute gaur. Cristobal Aguilo Dominguez disenatzaile espainiarrak sortutakoa saritu du epaimahaiak. "Durangoko Azokako bi osagai nagusiak uztartzen saiatu da kartelean: liburua eta diskoa. Binilizko diskoa oinarri hartuz sortu du irudia: liburu bat irakurtzen dabilen pertsonaia", argudiatu du epaimahaiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.