Galizierazko kantu onenaren sariari uko egin dio Siniestro Total taldeak
Ibilbide osoa galizieraz ez egin izana argudiatu dute kideek, eta saria gehiago merezi duten taldeak badirela diote
Bere ibilbidean galizierazko kantuak egin izan ditu Siniestro Total taldeak, baina uko egin dioaurtengo galizierazko kantu onenaren sariari. Espainiako Musika Akademiak banatzen dituen sarietako bat da hori.Vigoko taldeak muzin egin dio bere webgunean argitaraturiko ohar baten bidez. Rock talde onena izateko hautagai ere bada eta horri ez dio uko egin.Ibilbide osoa galizieraz ez duela egin argudiatu du taldeak. Sarirako hautagai izateagatik «harro» daudela diote, baina sari hori «galizieraz kantatzeko apustu irmoa egin dutenek» merezi dutela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu