Literatura

Garai guztietako hondamendiak islatu ditu Xabier Montoiak 'Hondamendia' narrazio bilduman

Giro horrek egungo mundua islatzen duela uste du, baina balio duela aurreko nahiz geroko garaien berri emateko ere.

Xabier Montoia. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Juan Luis Zabala
2015eko azaroaren 26a
15:17
Entzun

Iraganeko, egungo eta etorkizuneko hondamendietan girotutako hemeretzi ipuin batzen ditu Xabier Montoiaren Hondamendia narrazio bildumak (Elkar). Hiru zatitan banatuta dago, hain zuzen ere, liburua: lehenengoan, behialako hondamendiak kontatzen dira, Adam eta Ebaren gorabehera batzuetatik hasita; bigarrengoan, egungoak; hirugarrengoan, etorkizunekoak.

Montoiak liburua aurkeztean azaldu duenez, Erromara musikari moduan kontzertu bat ematera joana zelarik Vatikanoa bisitatu zuenean bururatu zitzaion liburuko ipuinetako bat, Terrorista. Hura izan zen, liburuko guztien artean, idatzi zuen lehena.

Gainerako ipuinetan ere, aldez edo moldez, hondamendiaren gaia agertzen da. Egungo munduan “hondamendiaren sentsazioa” nagusitzen dela uste du Montoiak, baina azken batean sentsazio hori izan dela aurreko garaietan ere, eta ondorengoetan ere ez dela desagertuko, sentsazio hori “espezieari” atxikita dagoelako.

Nolanahi ere, Montoiak ez du bere burua ezkortzat, errealistatzat baizik.
 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.