Garbine Ubeda kazetariak irabazi du XII. Augustin Zubikarai nobela saria, Heldu den iragana proiektuarekin. Izan ere, duela bi lehiaketa nobela laburren sariketa zenari formatua aldatu zioten, eta, lan bukatuak ez, proposamenak aurkezten dituzte egileek, proiektua gauzatu ahal izateko beka jasotzeko.
Azaroaren 3an Itsasoa berbetan literatur gala ospatuko dute19:00etatik aurrera Ondarroako Kafe Antzokian. Han bilduko dira epaimahaiko kideak eta Ubeda bera ere, proiektu berria aurkezteko. 1936ko gerra zibilean ibilitakoa zen eta ezagutu ez zuen aitona anarkistaren nondik norakoak ikertzen arituko da eleberriko protagonista.
Garbine Ubedak irabazi du XII. Augustin Zubikarai nobela lehiaketa
'Heldu den iragana' du izena aurkeztu duen proiektuak, eta XX. mendeko gerretan kokatzen da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu