Hitzaldiak edo diskurtsoak «giza konpromisorik beldurgarrienak» dira Gabriel Garcia Marquez idazle kolonbiarrarentzat, baina, hala ere, «erabilgarritasun praktikoa» izan dezaketela uste du. Horregatik osatu du Yo no vengo a decir un discurso liburu berria ahots gora irakurtzeko asmoz sorturiko testuekin. Sei urte dira Nobel saridunak Memoria de mis putas tristes aurreko eleberri laburra kaleratu zuenetik.
Euskal Herrian, Katalunian, Galizian, Espainian eta Latinoamerikan gaur plazaratuko dute liburua, Mondadori etxearen eskutik. Bere bizitzaren ibilbidearen isla diren 22 testu aukeratu ditu Garcia Marquezek. 17 urte zituela bere ikaskideak agurtzeko idatzi zuenada lehenengoa, 1944an idatzia, eta 2007an Mexikon hizkuntza akademien aurrean irakurritakoa azkena. Poesia, idazletza, Latinoamerika, kazetaritza munduko ogibiderik onentzat hartuta, zinema, ingurumena, Belisario Betancur Kolonbiako presidente ohia eta Alvaro Mutis idazlea dira pieza literario horietan ageri diren gaietako batzuk.
Garcia Marquezek hitzaldi izaera duten testuekin osatu du lan berria
Gaur plazaratuko dute 'Yo no vengo a decir un discurso' liburua, Mondadori etxearen eskutik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu