Zinema. Estreinaldiak

Gasteizko BAI Center jauregiaren lanak hasi dituzte

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Kongresu, erakusketa eta arte eszenikoen jauregia izango den BAI Center (Business and Arts International Center) eraikitzeko lanak hasi zituzten atzo Gasteizen. Kultur edo kirol ikuskizunak egiteko toki bat izango du jauregiak, 6.500 eserlekurekin. Halaber, kongresuak egiteko 2.000 lagunentzako lekua izango du.

Eraikuntza lanak 2014. urtean amaitzea eta orduan eraikina zabaltzea aurreikusten dute. Patxi Lazkoz Gasteizko alkatearen hitzetan, hiria «kultur eta kongresuen jardueraren nazioarteko abangoardian» kokatuko du jauregi berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.