Aurrez Getxoko Jazz Jaialdiak egin bezala, gaur aurkeztu dituzte Gasteizko 44. Jazz Jaialdiak eta Donostiako 65. Jazzaldiak beren egitarauak. Azken horrek dagoeneko salgai jarri ditu sarrerak.
Gasteizen protagonista nagusiak izango dira: Anne Paceo eta Antonio Sanchez (bateriak), Itamar Borochov (tronpeta), Kathrine Windfeld (pianoa), eta Thumbscrew eta Maciej Obara Quartet taldeak. Uztailaren 14an hasi eta 18an buka, Iradier Arena eraikinean eta Principal Antzokian egingo dira kontzertuak, eguerdiz eta arratsaldez.
Donostian emanaldi garrantzitsuenetan izango dira: Cecile McLorin Salvant (abeslaria), Franco D’Andrea (pianoa), Dave Douglas (tronpeta), Gonzalo Rubalcaba (pianoa), Mulatu Astatke (perkusioa), Kenny Barron (pianoa), Noa (abeslaria), Marc Ribot (gitarra), Silvia Perez Cruz (abeslaria), Bill Frisell (gitarra), Brad Mehldau (pianoa) eta Arlo Parks (abeslaria). Uztailaren 21 eta 25 bitartean egingo dira kontzertuak Trinitate plazan, Kursaal auditoriumean, Viktoria Eugenia antzokian eta San Telmo museoan.