KULTURA

Gastronomiak lekua izango du Zinemaldian, bigarrengoz

'Culinary Zinema' sailaren lehendabiziko edizioak oso harrera ona izan zuen iaz. Arrakasta hori ikusirik, Donostia Zinemaldiaren 60. edizioak gastronomia hizpide duten zazpi film luze eta film labur bat eskainiko ditu. Emanaldi bakoitzaren ondoren, afari tematikoak izango dira, sukaldari eta jatetxe garrantzitsuenek prestatuta.

2012ko abuztuaren 3a
16:01
Entzun

Basque Culinary Centerrek, Donostia Zinemaldiak eta Berlingo nazioarteko zinema jaialdiak Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren egitaraua aurkeztu dute gaur. Bertan izan dira, besteak beste, Thomas Struck, Berlinaleko Culinary Cinema saileko arduraduna, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria, eta Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendaria.

Culinary Zinema sailaren lehendabiziko edizioak oso harrera ona izan zuen iaz. Arrakasta hori ikusirik, Donostia Zinemaldiaren 60. edizioak gastronomia hizpide duten zazpi film luze eta film labur bat eskainiko ditu. Zerrenda horretan daude, ondorengoak: Comme un Chef (Daniel Cohen, Frantzia), Entre les bras (Paul Lacoste, Frantzia), Lupe de el vaca (Blanca Aguerre, Mexiko), Jerusalem on a plate (James Nutt, Erresuma Batua), Les saveours du palais (Christian Vincent, Frantzia), Peru sabe: la cocina arma social (Jesus M. Santos, Peru) eta, Kitchen dreams (Felipe Ugarte, Euskal Herria).

Horretaz gain, Gabriel Axelen Babettes gaestebud (1987) pelikula berreskuratuko da. Atzerriko film onenaren Oscar saria irabazi zuen 1988an. 

Emanaldi bakoitzaren ondoren, afari tematikoak izango dira, sukaldari eta jatetxe garrantzitsuenek prestatuta. Filmeen inguruko informazio osoa, hemen

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.