zientzia

Gauerdian Pertseiden izarren jasa ikusi ahal izango da

19:30etatik 22:00etara izango da ikuskizuna. Abuztuaren 24ra arte iraungo du Pertseiden meteoro jasak.

2009ko abuztuaren 12a
13:10
Entzun
Pertseida ugariren izar uxoekin beteko da Euskal Herriko zerua, 19:30etatik 22:00etara eta eguraldiak laguntzen badu, mundu mailan ezaguna den ikuskizun astronimikoaz gozatu ahal izango da.Hiriguneko argitasunetik urrun, zeru zati handi bat ikus daitekeen kokaleku bat aukeratzea komeni dela azaldu dute Donostiako Zientziaren Kutxaguneak eta Iruñeko Planetarioak.

Uztailaren 17tik abuztuaren 24ra arte iraungo du Pertseiden meteoro jasak, baina gaurkoa izango da egun bereziena, meteoro jasak indar handiena hartuko duen eguna baita; 80-120 meteoro inguru ikusi ahal izango da orduko.

Swift-Turttle kometan dute jatorria Pertseidak. Kometa horren isatsak utzitako hautsaren eremutik pasatzen da Lurra urtero sasoi honetan. Hauts hori (meteoro txikiak) Lurraren atmosferan jausten da ziztu bizian, eta izar uxoen argiuneak sortzen dira. Iruñeko planetarioaren eta Donostiako Zientziaren Museoaren helbideetan lor daiteke informazio gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.