Azoka bukatu aurretik, bost egunen balorazioa egin dute gaur Durangoko 39. liburu eta disko azokaten antolatzeileek. Balorazio ona egin dute. Azoka amaieran iaz antzeko dtuak dituztela esan dute: 1,5 milioi euroko salmentak, eta 130.000 lagun inguru.
Mementuz, Durangoko Disko eta liburu azokak iraun duen bost egunetan, 'Berria'- egunkariko egutegia da gehien saldu den produktua. Iaz bezala, milaka eta milaka ale saldu dira.
DURANGOKO AZOKA
Gaur da azken eguna
Durangoko euskal liburu eta diskoen azokak gaur itxiko ditu ateak, asteburu luze eta emankorraren ostean. Atzo, "lasai" ibiltzeko aukera izan zuten Landako eraikinera joan zirenek. Gaur, berriz, azken eguna izaki, jende asko joatea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu