kultura

Gaur estreinatuko dute 'Amantalen Ahotsa'

1936ko Gerraren 75. urteurrena gogora ekartzeko garai horretako historia emakumeen begietatik kontatzeko ikuskizuna prestatu dute. Donostian izango da gaurko emanaldia, Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan.

2011ko urriaren 7a
09:27
Entzun

Amantala Kultur Elkarteak 1936ko Gerraren 75. urteurrena gogora ekartzeko garai horretako historia emakumeen begietatik kontatzeko ikuskizuna prestatu du: Amantalen Ahotsa. Gaur eskainiko dute Donostiako Viktoria Eugenia antzokian lehen aldiz, 20:00etan. "Ikuskizunaren bizkar-hezurra adineko emakumeen testigantzak izango dira, Ahotsak.com proiektuko bideo pasarteak".

Ikuskizuna bertsoek, zuzeneko musikak, kantuek, antzezkiak eta dantzak osatuko dute. Emakume haien "pozak, nekeak eta buruhausteak", eskainiko dituzte, gerrakoak eta gerra ostekoak. Kontakizuna Gipuzkoa osoan bildutako testigantzetan oinarrituko da, eta, besteak beste, Maialen Lujanbiok, Amaia Zubiriak, Itziar Ituñok, Ainere Tolosak eta Sara Cozarrek hartuko dute parte.

Sarrerak irailaren 29tik aurrera izan dira salgai, 12 eurotan, Viktoria Eugenia antzokian, Principal antzokian eta Interneten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.