Musika

Gaur hasiko da Euskal Herria Zuzenean festibala, Idauze-Mendin

Musika eta besta izanen da hiru egunez. Zuberoan egiten den azken aldia izango da. Oraindik ez dute datorren urterako lekua aurkitu.

2008ko ekainaren 27a
16:10
Entzun
K. Xilibolost / X. Aire

Gazteenek zabalduko dute bidea. Gaur arratsaldean, oihaletxeak landatuko dituzte, hiru egunez musikaz eta bestaz ase aitzin. Gero, zahartzen hasiak diren gazteek jarraituko dute martxa. 18.000 lagun espero dituzte antolatzaileek, aurten ere, Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalean, Idauze Mendin (Zuberoa). Antolatzaileak eta laguntzaileak kiski eta kaska aritu dira lekua prestatzen. «Prest gaude, baina lagundu nahi gaituenak beldurrik gabe hurbildu dadila», azaldu du Patxi Thikoipe lehendakariak.

EHZren hamahirugarren atala ez da ohikoa izanen, azken aldikoz eginen baita Idauze Mendin. Horregatik, ekitaldi berezia eginen dute igande eguerdian, Zuberoako bost urteko abentura omentzeko. Datorren urteko jaialdiarentzat, oraindik ez dute lekurik aurkitu. Festibala herri baten erdian egin nahiko lukete egunaz, eta gauaz, kontzertuak, pentze batean, orain arte egin den bezala. Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako hamar bat udalekin elkartu dira, eta pentsaketak egin behar dituzte oraindik.

Oholtza nagusiko kontzertuetaz gain, zernahi ekitaldi daude egunaz: Xiba, Air Group lehiaketa, Pib All Star eta Esne Beltza taldeen kontzertuekin. Ikusleek parte hartzea nahi dute antolatzaileek. Bihotzean zimikoa izanik ere, ez dute huts eginen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.