Gaur jasoko du azken agurra Alegiko Juan pandero jotzaileak

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Juan Orbegozo Alkorta Alegiko Juan pandero jotzailea hil da, Trikitixa Elkarteak jakinarazi duenez. 1928an jaio zen, eta Azpeitiko Endaizpe baserrian egin zituen aurreneko urteak. Ondoren Alegiara (Gipuzkoa) joan zen bizitzera. Trikitilari ezagunen lagun fidela izan zen. Auntxa osaba-ilobekin egin zituen aurreneko saioak, eta ondoren Lajarekin eta Eleuterio Tapiarekin ere aritu zen erromerietan. Tapiaren ondoan ageri da, hain zuzen ere, Soinuaren hotsa webgunean ikus daitekeen haren argazkian. Alegiako San Joan Bataiatzailearen parrokian emango diote azken agurra, gaur, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.