zinema

Gaurtik abian da Laburbira film laburren zirkuitua

Martxoaren 29ra bitartean egingo da Laburbira. Zortzi film labur eskainiko dira, eta 20 herritan izango dira emanaldiak.

2013ko martxoaren 4a
12:11
Entzun

Hamargarren edizoa du aurtengoa Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Laburbira film laburren zirkuituak. Aurtengoa Erandion (Bizkaia) hasiko da, gaur, eta martxoaren 29ra arte 20 herritan izango da. Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan izango dira emanaldiak, baita Londresen eta Parisen ere. Zenbait herritan ikus-entzunezkoen zuzendariekin solasaldian aritzeko aukera egongo da.

Saio bakoitzean, zortzi ikus-entzunezko labur eskainiko dira, 2011n eta 2012an sortutakoak. Ordu eta laurden inguruko emanaldietan, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango dira. Ondorengoak dira proiektatuko diren film laburrak eta euren zuzendariak:

- Beerbug (Ander Mendia)

- Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez)

- Desentxufatuak (Bernues anaiak)

- Deus et machina (Koldo Almandoz)

- Elkartea (Kote Camacho)

- Hamaiketakoa (Telmo Esnal)

- Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Susaeta)

- Tortila (Iñigo Lopez)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.