11:30etik aurrera salgai izango dira Donostiako 47. Heineken Jazzaldirako sarrerak. Webgunean eta Kutxa-n ez ezik,Viktoria Eugenia antzokiko leihatiletan ere erosi ahal izango dira, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. 943 001 200 telefono zenbakian ere egin daitezke erosketak.
Aurtengo jaialdia uztailaren 19tik 23ra izango da.
Jazzaldiak hiru proiektu propio aurkeztuko ditu San Telmon. Jimmy Cobb bateria jotzaileak Donostiako Jazzaldia saria jasoko du.
Jon Artetxek irabazi du Jazzaldiko kartel lehiaketa.