Gazteei babesa emanez

urtzi urkizu
2018ko urtarrilaren 12a
12:33
Entzun

Joxan Artzek Euskal Herriko hainbat sortzaile gazterekin izan zuen harremana azkeneko urteetan. Esate baterako, Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo kultur ekarteak antolatutako zenbait ekitalditan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, elkarte horri buruzko No excuse dokumentalerako olerki bat prestatu eta errezitatu zuen kameren aurrean (irudian). Beste hainbat herritako mugimenduetako ekitaldietan ere parte hartu zuen Usurbilgo (Gipuzkoa) idazleak.

Era berean, ArtzerenHeriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza liburuetako olerkietan oinarrituta, Oier Guillan eta Asier Sarasola idazleek eta Bide Ertzean musika taldeakNola belztu behar zuria ikuskizuna prestatu eta oholtzaratu zuten.

[Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=M2AElZpNqk4[/Youtube]

Hainbat urtez, Artzek Senpereko (Lapurdi) Hatsa elkartearen olerki bilduman parte hartu zuen. Hala, elkartearen urteroko ekitaldian pozez aritzen zen idazlea beste olerkari gazteagoekin solasean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.