Gazteen eskola esparruko ahozkotasuna ikertuko dute Tolosan

Erredakzioa
2010eko urriaren 26a
00:00
Entzun
Tolosako gazteen eskola esparruko ahozkotasuna aztertzeko, ikerketa egitasmo bat abiatu du Mintzola Fundazioak. Tolosako DBHko gazteen ahozkotasuna zertan den eta hura aberasteko bideak zein diren landuko dute lau urtez udalerriko ikastetxe guztietan. «Hezkuntza arautua laborategi bihurtu eta bertako emaitzak gainerako eremuetara zabaltzeko bideak eraikitzea» da etorkizuneko asmoa. Hartarako, hiru esparruri erreparatuko zaie bereziki: gazteen hizkuntza jarrerak, erabilera maiztasuna eta konpetentziak.

Mintzolak egitasmoa abiatzeko hitzarmena sinatu du Tolosako Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Ikerketa egingo dutenen arteko elkarlana ezinbestekoa izango dela uste du Fundazioak, eta ikasle eta irakasleen rola nabarmendu du bereziki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.