Hiritarrek eman dute lehen abisua. Gaztelu baten oinarria dirudien eraikin baten aztarnak utzi ditu bistara Gaztelu Enparantzan lanean ari diren hondeamakinek. Eslava Casinoaren ertzean izan da, zehazki, eta Gaizka Arangurenek igo du sarera aurkikuntzaren argazkia. Gaztelua itxurako eraikinaren gainean, zuzenean mailu pneumatikoarekin ari ziren langileak lanean goizean, baina lanak eteteko erabakia hartu du Iruñeko Udalak, eta aztarnak ikertuko dituela adierazi du.
AURKIKUNTZA BERRIA Iruñeko Gazteluko Plazan. Honatx urtarrilaren 23ko bideoa. Mailu neumatikoarekin ari da gainean!!! pic.twitter.com/rhRRIwfqxh
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) 2018(e)ko otsailak 7
Joseba Asiron alkateak bere hipotesia ere plazaratu du sare sozialetan. 1515 inguruan eraikitako Santiagoko gazteluaren ertzeko atala izan daiteke lanetan topatutakoa, bere ustez. Ez da itsuan ari, ordea. Izan ere, arte historian doktorea ere bada Asiron, eta, hain zuzen ere, Nafarroako defentsa sistemari buruz egin zuen bere doktore tesia. Twitterren zehaztu duenez, urte gutxiz izan zen martxan gaztelu hori martxan, eta Erdi Arotik Berpizkunderako trantsizio faseko gazteluetariko bat izan zen.