ZINEMA

Gaztelu-Urrutiaren 'El hoyo' filmak irabazi du Sitgeseko zinemaldia

Galder Gaztelu-Urrutiaren opera prima-k Film Onenaren saria jaso du. Torontoko zinemaldiko Midnight Madness saileko publikoaren saria lortu zuen irailean. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. astea inauguratzeko emango dute filma Donostian, hilaren 26an.

'El hoyo' filmeko fotograma bat.
Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2019ko urriaren 12a
19:35
Entzun

Galder Gaztelu-Urrutia (Bilbo, 1974) zinemagilearen lehen film luzea da El hoyo (Zuloa), eta Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Jaialdiko sari nagusia jaso du: film onenari emandakoa. Horrez gain, efektu berezi onenen saria eta publikoaren saria ere jaso ditu; eta Gaztelu-Urrutiari zuzendari berri onenaren Citizen Kane saria eman diote.

Giizarteren parabola bat da El hoyo: hainbat pertsona egitura bertikal batean daude preso, solairuko bi; zulo bat dago egitura horren erdigunean, eta hormigoizko plataforma bat jaisten da egunero zulotik, janariarekin; zenbat eta beherago solairua, orduan eta janari gutxiago dago presoen artean banatzeko. David Desolak eta Pedro Riverok idatzi dute gidoia, eta Ivan Massague, Antonia San Juan, Zorion Egileor, Emilio Buale eta Alexandra Masangkay dira protagonistak.

Sitgesekoa (Bartzelona, Herrialde Katalanak) ez da El hoyo-k jaso duen lehen saria. Torontoko zinemaldiko Midnight Madness saileko Publikoaren saria lortu zuen irailean. Gaur hamabost, film horren proiekzioarekin inauguratuko dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.