Izen handien gainetik, ahots berrien oihartzunak nagusitu dira aurten Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko sari banaketan. Sari handietatik kanpo geratu ziren, atzo, Eric Rohmer, Theo Angelopoulos, Ken Loach eta Patrice Leconte, beste zinemagile ezagun batzuen artean. Bestetik, sari nagusia Turkia eta Alemaniako kapitala batuz egindako film batek eskuratu du, baina Hego Amerikako zinemagintzak indar handia erakutsi du, sariei begiratuz gero.
Fatih Akin turkiar zinemagilearen Gegen die Wand filmak irabazi du sari nagusia, film onenaren Urrezko Hartz preziatua. Bi galtzaileren arteko amodio istorio indartsua du kontagai film sarituak. Sibel izeneko jatorri turkiarreko neska alemaniar bat da filmeko pertsonaia nagusia. Familia erlijioso eta tradiziozal estu batean bizi da, eta giro horrek harrapatuta sentitzen da. Ihesbide moduan Cahit izeneko pailazo alkoholzalearekin ezkonduko da, baina ez dira kontu guztiak berak nahiko lukeen bezala gertatuko, hilketa bat tarteko dela, beste arazo batzuen artean.
Bi sari garrantzitsu'El abrazo partido'-rentzat
Film onenaren Zilarrezko Hartza eskuratzeaz gain, Daniel Burman argentinar zuzendariaren El abrazo partido filmak gizonezko aktore onenaren saria ere eskuratu du, Daniel Hendlerrek egindako lanari esker.Argentinako neska gazte judua da filmeko pertsonaia nagusia. Europara joan ahal izateko, Poloniako pasaportea lortu nahiko du, eta kezkatuta ageri da aitak Israelen alde erakusten duen jarrera sutsua dela eta.
«Zinemak edo zinema zuzendari batek ez du zertan transzendentea izan», adierazi zuen, atzo, Burmanek. «Bizitza da transzendentea.Atzematea da garrantzitsua. Horrek behar du izan nire lanaren meritua».
Frances McDormand buru zutela, Maji-da Abdik, Valeria Bruni Tedeschik, Samira Makhmalbafek eta Dan Talbotekosatu dute, besteak beste, Berlinaleko sail ofizialeko epaimahaia.
'Gegen die Wand' guztien buru
Fatih Akinen filmak irabazi du Berlinaleko Urrezko Hartza, ospe handiko egileen lanak gaindituta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu