Georges Braque margolari eta eskultore frantziarraren atzera begirako erakusketa zabal bat ikusteko aukera izango da irailaren erdialdetik 2014ko urtarrilaren 6ra arte Parisko Grand Palais aretoan. Atzo 50 urte bete ziren Braque hil zela, eta urteurren horri loturik eratu dute erakusketa, Brigitte Leal komisarioaren zuzendaritzapean.
Picassoren adiskide eta, neurri batean, lankide izan zen Braque, eskuz esku aritu baitziren hainbat proiektutan, baina hura baino askoz ere isilagoa eta diskretuagoa zen. Adiskidearen ospeak itzalean utzi du Braquerena, Lealen ustez, eta Grand Palais aretoko erakusketa artista frantziarraren lanari ahanzturatik jaregiteko saioa da.
Georges Braque duela 50 urte hil zela gogoratuko dute atzera begirako batez
Picassorekin eskuz esku lan egindako artistari ahanzturatik jaregiteko saioa da Parisko erakusketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu