Gerd Albrechten 'White Numbers' interpretatuko du EOSek gaur Gasteizen
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak EOSek denboraldiko bigarren kontzertu programari ekin zion atzo, Donostian. Gerd Albrecht zuzendari alemaniarrak gidatuta, James Dillonen White Numbers obraren erabateko estreinaldia interpretatu zuen. Gaur Gasteizko Principal Antzokian joko du (20:00). Albrecht alemaniarra da, eta aurrenekoz zuzentzen ari da Euskadiko Orkestra. Hilaren 30ean Donostian (Kursaalean) joko du; 31n, Iruñean (Baluarte), eta otsailaren 1ean, Bilbon (Euskalduna) .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu