'Gernika' dantza saioa etzi, Markina-Xemeinen
DANTZA. Aukeran dantza konpainiak Gernika emanaldia eskainiko du etzi, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan (Bizkaia), 22:00etan. 1937ko apirilaren 26an Gernikan izan ziren bonbardaketen inguruko kontakizuna da, eta dantzariekin batera, musikariek ere parte hartzen dute. Aitor Amezagaren abestiak eta Pablo Sorozabalen Gernika kantua entzun ahal izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu