kultura

Gernikako bonbardaketari buruzko erakusketa bat inauguratu dute New Yorken

Etxepare Euskal Institutuak zabaldu du, unibertsitate batean.

2012ko urriaren 5a
16:38
Entzun

New York-en (AEB) duela 75 urte Gernikak pairatutako bonbardaketaren inguruan gehiago jakiteko aukera dute, Etxepare Euskal Institutuak The Bombing of Gernika erakusketa jarri baitu New York Unibertsitatean, Basque Cultural Exchange programaren baitan. Atzo egin zten inaugurazio ekitaldia; "jendetsua", Etxepare Institutuak adierazi duenez.

Erakusketaren helburu nagusia bisitariak Gernika herri famatu bihurtu zuten gertakari tragikoen jakinaren gainean jartzea da. Etxepare Insitituaren arabera, 75 urte beranduago erakusketak Espainiako gerraren ondorioen eta bakearen eta askatasunaren alde lan egitearen garrantziaren inguruan hausnartzera gonbidatzen du.

Aurkezpenean, Guillermo Etxenike Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuaren euskararen sustapen eta hedakuntzarako zuzendaria edota Juan Ramon Martinez Salazar Espainiaren kontsul nagusia New Yorken izan ziren. Unibertsitatea zein kultura arloetako hainbat ordezkari ere joan ziren; tartean, zenbait euskal herritar —hala nola Jesus Mari Lazkano eta Ines Medina pintoreak—.

Goenagak ekitaldian hitza eman zion Iñaki Bastarrikari, haurra zela Gernikako bonbardaketa bizi izan zuenari. Bere oroimenak eta amarengandik jasotakoak ekarri zituen gogora Bastarrikak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.