Gernikako bonbardaketaz dokumentala egin dute

Ostegunean estreinatuko dute, 70. urtemugaren egunean.

2007ko apirilaren 24a
17:23
Entzun
Ostegunean beteko dira 70 urte Alemaniako hegazkinek Gernika-Lumo (Bizkaia) bonbardatu zutenetik Espainiako Gerran eta, egun hura oroituz, ia ordubeteko dokumentala egin du Alberto Rojok. Erasoa bizi izan zuten sei herritarrekin elkarrizketak egin ditu, baita sei aditurekin ere (historialari batekin, gai militarretan aditu den batekin...). New York Times eta Times egunkarietarako bonbardaketaren kronikak egin zituen kazetariarekin ere hitz egin du Rojok.

Dokumentalak 56 minutuko iraupena du, eta ostegunean estreinatuko dute Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, 21:30ean. Egun berean ETB1ek eta ETB2k ere botako dute, gauez.

Horretaz gain, beste hainbat ekimen egingo dituzte ostegunean han: Gernika bakearen alde adierazpena irakurriko dute, erakusketa egongo da plazan...

Argazkian, Gernika-Lumoko kaleak suntsituta bonbardaketaren ondorioz, 1937an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.