Kultura

Gerra garaiko historia, emakumeen begietatik kontatua

Urriaren 7an estreinatuko dute 'Amantalen Ahotsa' ikuskizuna, 20:00etan, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

2011ko irailaren 28a
15:08
Entzun

Amantala Kultur Elkarteak 1936ko Gerraren 75. urteurrena gogora ekartzeko garai horretako historia emakumeen begietatik kontatzeko ikuskizuna prestatu du: Amantalen Ahotsa. Urriaren 7an eskainiko dute Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan. "Ikuskizunaren bizkar-hezurra adineko emakumeen testigantzak izango dira, Ahotsak.com proiektuko bideo pasarteak", esan dute aurkezpenean.

Ikuskizuna bertsoek, zuzeneko musikak, kantuek, antzezkiak eta dantzak osatuko dute. Emakume haien "pozak, nekeak eta buruhausteak", eskainiko dituzte, gerrakoak eta gerra ostekoak. Kontakizuna Gipuzkoa osoan bildutako testigantzetan oinarrituko da, eta besteak beste Maialen Lujanbiok, Amaia Zubiriak, Itziar Ituñok, Ainere Tolosak eta Sara Cozarrek parte hartuko dute.

Sarrerak irailaren 29tik aurrera izango dira salgai, 12 eurotan, Viktoria Eugenia antzokian, Principal antzokian eta Interneten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.