Gerry Rafferty abeslari eskoziarra 63 urterekin hil da, gaitz batek jota. Eskoziako egunkariek gaur eman dute albistea. 1970eko hamarkadan iritsi zen Rafferty bere ibilbidearen gorenera, eta Baker Street eta Stuck in The Middle With you abestiak dira haren kanta ospetsuenak, Stealers Wheel taldearekin sortutakoak. Azken abesti hori Quentin Tarantino zinema zuzendariakReservoir Dogs filmean sartu zuen 1992an.
Londresko metroan hasi zen musika jotzen Rafferty. 1972. urtean, Joe Egan lagunarekin, Stealers Wheel taldea sortu zuen. Paul Gambaccini BBC irratiko musika kazetariaren arabera, arrakastaren ondorioz pertsona bakarti bihurtu zen eta, ustez, alkoholikoa. Alkoholak eragindako gaitz baten ondorioz hil da Rafferty. Lehendik Ingalaterra hegoaldeko ospitale batean egona zen, gibeleko arazo bategatik. Albiste agentzien arabera, etxean hil da, Martha alaba ondoan zuela.
Kultura
Gerry Rafferty abeslari eskoziarra hil da, 63 urterekin
'Baker Street' eta 'Stuck in The Middle With You' dira haren kanta ezagunenak; azken hori 'Reservoir Dogs' filmean ere agertu zen. Alkoholak eragindako gaitz bategatik hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu