Getxoarte azokan parte hartzeko epea zabalik da
ARTEA. Getxoarte artista gazteen azokan parte hartzeko izena emateko epea irailaren 30a arte zabaldu du Getxoko Udalak. Epaimahai batek 50 artista inguru aukeratuko ditu, eta haien lanak abenduaren 2tik 4ra bitartean erakutsi dituzte Areetako Geltoki plazan. 35 urtetik beherako artistek har dezakete parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu