Getxofolk gaur hasiko da, Yebra eta Korrontziren arteko elkarlanarekin

Idir, The Unusual Suspects eta Dulce Pontesek hartuko dute parte jaialdian, besteak beste, igandea bitartean

Erredakzioa
Bilbo
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Igor Yebra dantzari klasikoak, Oinkari dantza taldeak eta Korrontzi folk taldeak elkarlanean osatutako Urratsa ikuskizunaren aurkezpena da Getxofolk jaialdiaren hasierako erakargarritasun nagusia. Areetako Geltoki plazan ariko dira, 21:00etatik aurrera. Bihar, agertoki eta ordu berean, Eskoziako The Unusual Suspects taldea ariko da, etzi Idir kantari aljeriarra eta igandean Dulce Pontes portugaldarra.

Plazako aparkalekuan, arratsaldero bi taldek doaneko kontzertuak emango dituzte 19:00etan eta 23:00etan. Gaur, Tambor de Saia eta Audience ariko dira. Talde gernikarrak Amerikanuak filmeko musika joko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.