Pablo Berastegi Donostia 2016ko zuzendari orokor berriak euskara ez jakiteak askotariko iritziak eragin ditu. Izendapen hori hizpide, ohar bat kaleratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zigor Etxeburua Euskarako zuzendariak sinatua.
Ohar horretan eskerrak eman dizkie euskaltzaleei, "marra gorriak ezarri" izanagatik. Aldi berean, "eskertzekoa" deritzo Donostia 2016ko zuzendariak euskara ikasteko erakutsi duen konpromisoari. Hala ere, aldundiak dio "saiatu" egingo dela egoera horrek "ahalik eta eragin txikiena izan dezan".
Orain arte euskarari lehentasuna emateko egindako urratsen bidetik jarraituko duela berretsi du diputazioak.
Berastegiri BERRIAk egindako elkarrizketa, hemen.