kultura

Gipuzkoako Aldundiak alegazioak jarriko dizkio Praileaitz babesteko Jaurlaritzak ezarritako espedienteari

gorka erostarbe leunda
2012ko uztailaren 11
16:34
Entzun

Eusko Jaurlaritzak espediente bat jarri zuen martxan 2010. urtean Praileaitzeko aztarnategia (Deba, Gipuzkoa) eta bere ingurunea babesteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak alegazioak egin zituen orduan, baina Jaurlaritzak espedientea artxibatzea erabaki zuen. Ekainean, espedientea artxibatu zuen egun berean, beste bat jarri zuen abian, “oso antzekoa”, Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura diputatuak gaur egindako agerraldian azaldu duenez. Hori dela-eta aldundiak berriz ere alegazioak egingo ditu, Eusko Jaurlaritzaren espedienteak Praileaitz eta bere inguruneari ematen dion babes maila ez delako "nahikoa inondik ere”.

Foru Aldundiak planteatzen dituen aldaketa nagusiak bi dira. Lehenengoa, kobaren inguruko babes perimetroa 65 metrotik ehunera handitzea eta babes handiko zona horretan Deba ibaiairen ondoan dagoen mendi magala sartzea da. Bigarrena, zona hori Ondare Legearen bidez babestea, eta ez soilik Kosta Legearen bidez, egun gertatzen den bezala.

Hurrengo egunetan aurkeztuko ditu alegazioak diputazioak, eta urtebeteko epean erantzuna eman beharko du Jaurlaritzak.

Horrez gain, uda amaieran Praileaitzeko aztarnategian indusketak berriro hasiko direla jakinarazi du Badiolak. Indusketak bi fasetan gauzatuko dira, iraileko eta azaroko lehen hamabostaldian. “Aurreko interbentzioetan erantzunik gabe geratu diren puntuak aztertu eta Solutrense eta Gravetiense garaiko mailek duten garrantzia zehaztea izango da”.   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.