Zumaian Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna egingo dute bihar. Helburua, Gipuzkoako bertso eskolen arteko harremanak sendotzea eta ikasleak elkarren artean ezagutzea da. Horretarako, haurrak herriko plazan bilduko dira, lipdub bat grabatzeko.
Bertso ekitaldia antolatu dute, eta han izango dira Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Aitor Sarriegi. Joanito Dorronsoro Zumaiako Bertso Eskolako ordezkariak eskerrak eman dizkie gainontzeko eskolei, ekitaldian izateagatik.
Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna egingo dute bihar Zumaian
Beñat Gaztelumendik, Maialen Lujanbiok, Jon Maiak eta Aitor Sarriegik parte hartuko dute ekitaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu