Egun horrekin, Bertso eskolen arteko harremana eta funtzionamendua hobetu nahi dute, eta horretaz gain, oraindik Bertso Eskolarik ez dagoen herrietan sortzeko balioko duelakoan daude.
Egunean zehar, jokoak egingo dituzte, eta bertso eskoletako ikasleen emanaldia ere izango da. Gainera, Anjel Mari Peñagarikano eta Nerea Elustondorekin bertso bazkari bat ere egingo dute.
bertsolaritza
Gipuzkoako Bertso Eskolen I. Eguna egingo da hilaren 28an Villabonan
Gipuzkoako Bertso Eskolen arteko harremana bultzatzeko, hilaren 28an Villabonan herrialde horretako Bertso Eskolen I. Eguna egingo dute. Gipuzkoako bertsozale elkarteko zuzendari Felix Irazustabarrenak eta Estitxu Eizagirre bertsolari eta irakasleak azaldu dutenez, 200 bat gaztetxo biltzea aurreikusten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu